Tham Luang leizeko erreskate operazioa | |
---|---|
Mota | caving incident (en) rescue operation (en) |
Denbora-tarte | 2018ko ekainaren 23a - 2018ko uztailaren 10a |
Data | 2018ko uztailaren 10a |
Kokaleku | Tham Luang (en) |
Herrialdea | Thailandia |
Parte-hartzaileak | |
Pertsona hilak | 1 |
Bizirik irten direnen kopurua | 13 |
Hashtag | #ThaiCaveRescue |
2018ko ekainaren 23an, 11-16 urte bitarteko hamabi mutil nerabeko talde bat, eta beraien begiralea (25 urtekoa), Tham Luang Nang Non leizean (laburrago, Tham Luang) sartu ziren txango batean, Chiang Rai probintzian, Thailandian. Barruan zirela eurite handiak hasi, eta leizearen parte asko urak hartuta geratu ziren[1]. Taldea irteten ez zela ikusirik, erreskate operazio handia hasi zen berehala, eta bederatzi egunen buruan, espeleolaguntza taldeek sarreratik 4 kilometrora dagoen toki batean aurkitu zituzten 13 pertsona galduak. Jarraian, taldea handik ateratzeko operazio konplexu bati ekin zioten, eta uztailaren 8aren eta 10aren artean, barruko guztiak ateratzea lortu zuten: bi aste pasa igaro zituzten guztiek barruan.
:0
izeneko erreferentziarako© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search